Diagnostikoa eta Plan Estrategikoa - Digitalización Admon Local



Eraldatu aurretik, ulertu egin behar da.
Eta hori izan zen Nafarroako Gobernuak egindako lehenengo gauza: entzun, behatu eta aztertu nola dauden udalerriak digitalizazioari dagokionez.
Nondik hasiko gara?
Digitalizatu aurretik, entzun beharra zegoen.
Udal bakoitza desberdina da. Batzuek tresna digitalak erabiltzen dituzte; beste batzuk hasi berriak dira. Nafarroako Gobernua udalekin bildu zen zer behar zuten, zerk kezkatzen zituen eta teknologia nola erabiltzen ari ziren ulertzeko.
Horrela sortu zen Hasierako Diagnostikoa. Dokumentu horrek:
- Toki-entitateen egoera digitala erakusten du.
- Benetako beharrak jasotzen ditu.
- Aurrera egiteko hobekuntza zehatzak proposatzen ditu.
Deskargatu Hasierako DiagnostikoaEta orain zer?
Argazki argi horrekin ezarri zen bidea: Digitalizazio Plan Estrategikoa..
Plan hau ez da soilik zereginen zerrenda bat. Helburu, balio, zerbitzu eta ekintza zehatzak dituen ibilbide-orri bat da, udalerri guztiek, edozein tamaina dutela ere, eraldaketa digitalean aurrera egin ahal izateko.
Horrela, bermatu egiten da aldaketa errealista, erabilgarria eta udalerri bakoitzera egokitua izatea.
Deskargatu Digitalizazio Plan EstrategikoaMisioa
Toki-entitateen digitalizazioan eta modernizazioan aurrera egitea, modu kohesionatuan eta lurraldea egituratzeko ikuspegiarekin, zerbitzu publikoak herritarrengana hurbilduta eta haientzat irisgarriagoak eginda.
Ikuspegia
Toki-administrazio digitalizatua, irisgarria eta herritarrengan zentratua finkatzea, tresna teknologiko aurreratuak izango dituena efizientzia eta zibersegurtasuna hobetzeko eta kudeaketa arinagoa, berritzaileagoa eta hurbilagoa lortzeko, Nafarroako lurraldearen garapen jasangarriaren eta kohesionatuaren mesedetan.
Balioak
Herritarrentzako orientazioa
Berrikuntza eta etengabeko hobekuntza
zerbitzu publikoan
Trebakuntza digitala sustatzea
IKT ekosistemari laguntzea
Jasangarritasuna eta energia-efizientzia

