Hasiera - Digitalización Admon Local

Digitalizazio Proiektua – Toki-entitateak

Digitalizazio Proiektua – Toki-entitateak

Digitalizazio Proiektua – Toki-entitateak
Zer da?
Toki-entitateak digitalizatzeko eta modernizatzeko proiektua Nafarroako Gobernuaren ekimen bat da, udalerri guztiek, batez ere txikienek, zerbitzu publiko modernoak, digitalak eta irisgarriak eskaini ahal izan ditzaten.
Zeren bila zabiltza?
- Udalek modu efizienteagoan eta seguruagoanlan egin dezatela.
- Edonork, bizi den tokian bizi dela, tramiteak online egin ahal izatea Udalarekin edo Nafarroako Gobernuarekin.
- Toki-administrazioa herritarrengandik gertuago egotea..
Zutabeak
Prestakuntza digitala
Azpiegitura teknologikoa hobetzea
Zibersegurtasuna
Herritarrengan ardaztutako zerbitzuak
Berrikuntza digitala
Zeinek egiten dute posible?
Proiektu hau funtsezko zenbait eragileren arteko baterako ahalegina da:
- Nafarroako Gobernua: Lehendakaritza eta Berdintasuneko, Lurralde Kohesioko eta Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko departamentuetatik gidatzen eta koordinatzen du proiektua.
- Udalak: aldaketaren protagonistak dira.
- IKT-hornitzaileak toki-entitateei teknologia eta euskarria ematen diete.
- NUKF: toki-entitateen ordezkaria da eta haien arteko lankidetza errazten du.
Elkarrekin, Administrazio modernoagoa, hurbilagoa eta seguruagoa eraikitzen ari dira Nafarroa osorako.

Gure balioak
Pertsonengan ardaztuta
Garrantzitsuena zu zara. Gure nahia da zerbitzu digitalak herritar guztientzat errazak, erabilgarriak eta irisgarriak izatea.
Etengabeko berrikuntza
Beti bilatzen dugu hobetzea, udal-kudeaketa arinagoa eta efizienteagoa egingo duten soluzio berriak gehituta.
Prestakuntza pertsona guztientzat
Udal-langileei lagun egiten diegu aro digitalean beharrezkoak diren tresnak izan ditzaten.
Talde-lana tokiko IKTekin
Nafarroako enpresa teknologikoekin lankidetzan aritzen gara ekosistema hurbil, lehiakor eta jasangarri baten alde egiteko.
Planetarekiko konpromisoa
Energia aurrezten eta ingurumena errespetatzen duten teknologiak bultzatzen ditugu.

